sesiones de verano
Sesiones verano udako saioak
sesiones verano

Udako saioak

Uda dator argazki saio freskagarri eta dibertigarriz beteta. Aurten, aukeratu beharrik izan ez dezazuen, bi agertoki prestatu ditut: hondartza eta igerilekua. Egin zaitez plaza batekin uztailaren 5etik abuztuaren 15era

Non egingo dira saioak?

Nire estudioan, Barakaldon, Bilbotik 10 minutura eta aparkaleku zabalarekin.

Zenbat irauten dute?

Saioak nahiko azkarrak izango dira, baina arropak aldatu beharko direnez, ordubete inguru iraungo dute.

Ze arropa eraman behar dugu?

Udako jantziak ekartzea gomendatzen dizuet, bainujantzia barne, eta dekoratuaren arabera, koloreak, horia, arrosa, urdina, krema eta gorria ongi etorriak dira. Hemen hainbat kolore eta tamainatako osagarriak dauzkagu zuen eskura.

Zer sartzen da saioan?

Saio guztietan sartzen dena: argazkiak dekoratuetan eta saioko argazkirik onenak galeria birtual pribatu batetik formatu digitalean jeisteko aukera, kalitate handian eta editatuta.

Hauek dira proposatutako hiru akaberak:

Print

- 10 argazki digital formatuan.
- 15x20ko 5 argazki-paperak
- Udako funda esklusiboa.

Prezioa: 75€ beza barne.

Paspartú

- 10 argazki digital formatuan.
- 20x20ko 5 argazkiak paspartuan barrita.
- Udako funda esklusiboa.

Prezioa: 100€ beza barne.

Albuma

- 20 argazki digital formatuan.
- 15x20ko 5 argazki-paperak
- 20x20 ko udako albuma (10 pliego).
- Udako funda esklusiboa.

Prezioa: 145€ beza barne.

Nola egiten da erreserba?

Saioaren akabera aukeratu ondoren, klikatu estekan, eta saioen egutegira eramango zaitu (libreak baino ez ditu erakutsiko). Aukeratu zein egun eta ordu komeni zaizun. Bete formularioa eta egin ordainketa bizum edo transferentzia bidez), plataformak eman dizun saioko erreserba-zenbakia gehituz. Posta elektroniko bat jasoko duzu erreserbaren berrespenarekin. eta listo!

Dudarik?

Harremanetan jarri 607204357 telefonoan edo info@onekatirado.eus helbidean.