Argazki-saio bat egingo duzue, eta burura datorkizuen lehen galdera da: zer jarriko dut? Aholku batzuk ematen dizkizuet zalantza hau buruko min bihur ez dadin. Izan ere, «armairutik harrapatzen dudan lehen gauza» ez da erantzun gomendagarria.
Lehenik eta behin, argazkien arrazoia zehaztu behar da: ez da berdina gaztelu batean erreportai erromantiko bat egiteko janzkera edo hondartzan familiako batentzat (haurrekin) egiten dena. Arlo guztietan koherentzia egon dadin saiatuko gara.