nire
historia.

Oneka dut izenez eta pertsonen argazkilaria naiz

Pertsonen argazkilaria naiz, haien une zoriontzuak, konpromisuak, mundura egindako ongietorriak , haien proiektu eta lanak… finean, haien bizitzarena.

Bilbon jaio nintzen baina Algortakoa naiz, eta argazkitan ibili naiz betidanik, nahiz eta horretan zigorren bat edo beste erori.

Txokolatea dut gustoko (erabateko menpekotasuna daukat, shhh), rocka, erabat utzitako lekuak eta bidaiatzea.

Argazki dokumentala egiten dut, beraz, ikusten dituzun argazki gehienak posatu gabeak dira, posatu behar denean ez dago besterik, baina nahiago dut eszenetan ez sartzea eta izan ziren bezain natural eta errealak ikustea.

Zuek ekar itzazue konplizitatea, maitasuna eta ondo pasatzeko gogoa, eta ni arduratuko naiz hori beti gogoratzeaz.

INFO@ONEKATIRADO.EUS

607204357

All Rights Reserved © 2020